20 UCI talde 2019ko irteera zerrendan

Publiko egin dira Emakumeen Biran parte hartuko duten taldeak. Guztira 20 izango dira maiatzaren 22tik aurrera euskal errepideak zeharkatuko dituzten taldeak. Aipagarrienen artean daude UCI ranking-eko hiru talde onenak: Mitchelton Scott, Boels Dolmans eta Trek-Segafredo.


Talde horiekin batera izango dira besteak beste Canyon Sram, WNT Rotor Pro Cycling, Team Virtu Cycling, Valcar Cylance edo Movistar Team. Bizkaia-Durango eta Sopela Womens Team bizkaitarrekin batera Estatu mailako beste talde batzuk ere izango dira, kataluniako Massi Tactic edota Leongo Eneicat.

Txirrindularien behin betiko zerrenda proba hasi baino egun batzuk lehenago emango da jakitera. Parte hartzaile guztiei zorte onena opa diegu 2019ko Emakumeen Bira honetan!

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *