Emakumeen-bira.eus, lasterketako informazioa eta azken berriak jasotzeko ataria

Web orri berria estreinatzen du Emakumeen Birak: emakumeen-bira.eus. 2019ko maiatzaren 22tik 25era euskal lasterketa honen informazioa eta azken berriak jasotzeko web orri nagusia izan nahi du atari honek.

Berriztutako web orriak “Azken berriak” deituriko atala estreinatzen du. Bertan, edizio honetan sortzen diren azken berriak islatuko dira. Era berean lasterketako informazio tekniko guztia eskuragarri izango dute talde eta bisitari guztiek (etapak, ordutegiak, profilak, ibilbideak, etab).

Facebook, Twitter eta Instagrameko kontu berriaren aldeko apustua egin dugu eta hauetariko bakoitzean komunikazio estrategia ezberdin bat erabiliko dugu. Web orriaren osagarri perfektua izango dira sare sozialak.

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *