Emakumeen Birak apirilaren 26an emango du talde parte-hartzaileen berri

Iurretan hasiera izango duen 2019ko Emakumeen Bira honek talde parte-hartzaileen berri emango du Apirilaren 26an. Maiatzaren 22tik 25era euskal errepideak zeharkatuko dituen lasterketako taldeak ostiralean jakinaraziko dira. UCI mailako 20 talde egongo dira gonbidapen zuzena duten Eneicat, Bizkaia-Durango, Sopela Women’s Team, Massi-Tactic eta BTC City Ljubijana taldeekin batera.

Jakinarazpena Emakumeen Birako web orrian (www.emakumeen-bira.eus)  eta sare sozialetan egingo da.  Gure Facebook eta Twitterreeko erabiltzailea “EmakumeenBira” da.

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *