Emakumeen birak bere Sare Sozialetako perfilak berriztu ditu

Emakumeen Birak bere Facebook eta Twitter perfilak berriztu ditu, 2019ko komunikazio estrategia berriaren barruan. Facebook zein Twitterren @EmakumeenBira erabiltzailearekin aurkituko gaituzue aurrerantzean.

Aldaketa honekin Women´s World Tour taldeek zein ikusleek 2019ko Emakumeen Birako informazio guztia eskura izango dute. Horrez gain, aldaketa honekin, aurretik zeuden kontuetako jarraitzaileek inolako aldaketarik egin gabe gure kontu berriak jarraitu ahalko dituzte.

Emakumeen Birako twitter kontuaz gain, #WWT eta #bira etiketak erabiliko dira, UCI eta lasterketako traola ofizial bezala. Sare sozialak 2019ko Emakumeen Birako web orri berriaren osagarri perfektua izango dira: emakumeen-bira.eus

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *