Eskerrik asko guztioi!

2019ko Emakumeen Bira amaituta, lasterketa hau errealitate bihurtzea posible egin duten guztiei eskerrak emateko unea iritsi da. Azken urteetako lasterketa ikusgarriena bizi izan dugu.

Eskerrik asko babesleei, beraien laguntza ezinbestekoa izan da lasterketa aurrera eramateko. Eskerrik asko baita ere lau egun hauetan (bost, bira aurreko egunarekin) helmugako azpiegiturak, lasterketako hesiak..etab kudeatu dituztenei. Gure esker ona gainontzeko agente guztiei; Ertzaintzaren trafiko arloko kideei, segurtasunaz arduratzeagatik; Epaimahai Teknikoari antolakuntzari, lana errazteagatik; enlazeetako moto gidariei, bide gurutze eta sarrera-irteera guztiak kudeatzeagatik eta udalerrietako boluntario guztiei; eskatutako guztian ordainetan ezer jaso gabe laguntzeagatik.

Bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkiogu euskal txirrindularitza zaletu guztiei, proba txiki zein handietan txirrindularitzari aupada emateagatik. Eskerrik asko!

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *