1. Etapa | Iurreta - Iurreta (Maiatzak 22)

Zailtasun berezirik gabeko etapa batekin emango zaio hasiera Emakumeen Birari. Artebakarra eta Astoreka gainak igaro beharko ditu pelotoiak, baina printzipioz ez lukete min handirik eragin behar. Helmugatik 12 kilometrora dago kokatuta Arrindako horma. Toki paregabea izan daiteke ezustekoa emateko. Aldapa aurrean pasatzea lortzen dutenek liderraren maillota jartzeko aukera paregabea izango dute.

Bideoa

Mapa

Powered by Wikiloc

Profila