3. Etapa | Murgia - Santa Teodosia (Maiatzak 24)

Abaniko eta mozketetarako egun aproposa. Arabako bide estuak izango dira protagonista etapa leun honetan eta egun haizetsua izanez gero lana gogotik egin beharko dute txirrindulariek. Opakua izango da eguneko lehen mendatea eta bertara iritsi aurreko 80 kilometroetan ez da tentsiorik faltako. Behin mendatea igarota ,indartsuenek garaipena izango dute jokoan Santa Teodosian. Done Bikendi Aranan eskuinera egin ondoren abiaraziko dute igoera Baselizara arte. %15 eta %17ko maldei egin beharko diete aurre txirrindulariek helmugara iristeko.

Bideoa

Mapa

Powered by Wikiloc

Profila