4. Etapa | Oñati - Oñati (Maiatzak 25)

Etapa luzeena eta desnibel handiena duena; Emakumeen Bira 2019ko etapa erregina.  Eskalatzaileek sailkapen nagusian eragiteko aukera paregabea izango dute. “Prestaketa” lanetarako kilometroen ondoren Udana igo beharko dute hasteko, ondoren Ormaiztegira iritsi ondoren Atagoiti izango dute zain. Aldapa luze honen ondoren Udanatik pasako dira berriro eta jaitsi eta berehala Untzillako gain labur bezain irregularra izango dute zain. Aretxabaletarako jaitsiera arriskutsuan tentu handiz ibili beharko dute txirrindulariek, bertatik Asentziori aurre egin eta 156 kilometro burutu ondoren Oñatiko helmugara iristeko.

Bideoa

Mapa

Powered by Wikiloc

Profila