Lehen etapako aldaketak eta gida ofiziala prest

Iurretan irteera eta helmuga izango duen aldaketak dakarzkigu jarrian. Iurretatik Elorriorantzat egingo dute Abadiñotik, Zornotzarantz egin beharrean. Elorrioko tarteko helmuga mantenduko da, baina 10. kilometroan izango da. Etapako aldaketen ondorioz aurreneko Sprint Bonifikatua Miota gainean (13.km) kokatuko da, ondoren Berrizera jaitsi eta aurreikusi bezala Larrabetzurantz joateko.

Derion burutuko da bigarren aldaketa garrantzitsua. Lasterketak Txorierri eskualdetik jarraituko du, ondoren Derioko herrigunetik, Parke Teknologikotik egin beharrean, Artebakarra (51,4-54-8 km) mendateari ekiteko. Hirugarren aldaketa aipagarria Mungian izango da, lasterketak Bermeorako bidea hartuko du BI-631 errepidean. Meñakan kokatuko da bigarren Sprint Bonifikatua ( 64,5. Km) eta ondoren Soietxe auzorantz joango dira, bertan bigarren tarteko helmuga izango dutelarik (68,8 km). Lasterketak Astorekako gaina pasako du, aurreikusita bezala (75,6-78,3). Hirugarren mailako mendatea igarota zuzenean Larrabetzura jaitsiko dira eta handik Iurretara, Arrinda auzotik pasa gabe.

Bigarren etapan ere aldaketak egongo dira, baina garrantzia gutxiagokoak. Billabonatik aurreneko aldiz pasatzerakoan Aurrera Plaza, Legarreta Auzoa eta Arroa Kaletik igaroko dira zirkuituko gainontzeko itzulien kontrako noranzkoan. Asteasun lasterketa ez da aurreikusita zegoen bezala Udaletxetik pasako, baizik eta Ibarrazpi Pasealekutik.

Aldaketa guztiak Emakumeen Birako 2019ko Gida Teknikoan daude ikusgai.

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *